Ganibet Maketa Lehiaketaren finalean

Guaixe 2023ko abe. 21a, 10:13

Gaztea irratiak antolatutako maketa lehiaketaren finalean lau finalistek zuzenekoa eman zuten, eta Zibilito Recordsek irabazi zuen.

Azaroaren 16an ospatu zuten Gaztea irratiak antolatutako Maketa Lehiaketaren finala Bilboko BBK Aretoan. Lau finalista izan ziren: Zilibito Records, Enbata Lorade, Itzek eta Ganibet talde altsasuarra. Laurek zuzenekoa egin zuten eta, ondoren, epaimahaiaren erabakia jakinarazi zuten: Zilibito Records da 2023ko Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Ganibet taldea Ekain Alegre eta Amaiur Goikoetxea altsasuarrek osatzen dute. Euskal abestien bertsio elektronikoak egiten hasi ziren, eta dagoeneko bere abesti propioak kaleratu dituzte.