Matxismoa isilarazteko hainbat ekimen Altsasun

Guaixe 2024ko ots. 26a, 09:14

Altsasuko Berdintasun zerbitzuaren martxoaren 8aren hariko egitaraua: 5ean Musika eta Dantza eskolaren kontzertua; 13an eta 15ean hitzaldiak: indarkeria bikarioa eta indarkeria estetikoa; 19an eta 20an, literatur solasaldiak: Naia Carlos eta Arantxa Urretabizkaia; 22an Ane Lindaneren bakarrizketa; 24an, Irati Bilbaoren kontzertua.

Isilarazi matxismoa da Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak, Nafarroako hainbat toki erakundetako Berdintasun zerbitzuekin batera, Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira kaleratu duten kanpaina, eta horren barruan hainbat ekitaldi, ekimen eta jarduera antolatu ditu Altsasuko Berdintasun zerbitzuak herriko zenbait erakunde eta zerbitzurekin elkarlanean. Jardueretan parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko berdintasuna@altsasu.net epostara mezua bidali behar da. Martxoaren 8an mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan bat egiteko deia egin du ere.

Isilarazi matxismoa martxoaren 8aren harira Altsasuko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitaraua

Martxoak 5 asteartea

18:30, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen Berdintasunaren aldeko kontzertua.

Martxoak 8 ostirala

Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioak.

Martxoak 13 asteazkena

18:00, Iortia kultur gunean

Indarkeria bikarioari buruzko hitzaldia, Sortzen Aholkularitzako Norma Vazquez Garciarekin: Indarkeria matxistak hainbat forma hartzen ditu, eta espazio askotan gauzatzen da. Era horietako bat indarkeria bikarioa da; genero indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak eta haien tutoretzapean edota zaintzapean dauden haur txikiak indarkeria mota horren biktima zuzenak dira. Gainera, batzuetan tratu txarrak ematen dituenak adin txikikoak erabiltzen ditu amari min emateko. Gaztelaniaz.

Martxoak 15 ostirala

18:00, Iortia kultur gunean

Indarkeria estikoei buruzko Berhezi elkartearen hitzaldia. Gazteria zerbitzuak antolatuta. Euskaraz.

Martxoak 19 asteartea

18:00, Iortia kultur gunean

Feminismoa irakurgai programa: Naia Carlos Mendiorozekin El coste de vivir liburuaren literatur solasaldia. Berdintasun zerbitzuak eta Altsasuko Liburutegiak antolatuta. Gaztelaniaz.

Martxoak 20 asteazkena

18:00, Iortia kultur gunean

Literatur geraldiak: Arantxa Urretabizkaia idazlearen Azken etxea solasaldia. Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatuta. Euskaraz.

Martxoak 22 ostirala

19:00, Iortia kultur gunean

Ane Lindaneren bakarrizketa. Berdintasun zerbitzuak antolatuta. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Martxoak 24 igandea

12:00, Iortia kultur gunean

Irati Bilbaoren kontzertua. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.