Sodena enpresa publikoak Sunsundegui SAri beste mailegu bat ematea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak apirilaren 25ean. Abenduaren 21ean gauza bera egin zuen. Bietan Foru Legeak onartu ziren. Azkenaren berri Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, maiatzaren 7an, eman du. Beraz, Altsasuko enpresarendako mailegua indarrean da.
Baimen eske jo zuen Sodenak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko legeak Parlamentuaren berariazko baimena exijitzen duelako edozein pertsona fisiko edo juridikok maileguak jaso ahal izateko. Gainera, legean jasotakoaren arabera maileguen zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean ezarritako gehieneko arrisku biziaren %5 baino gehiagokoa denean. Gehieneko arrisku bizi hori emaile den entitatearen arabera kontuan hartzen hartzen da; hau da, maileguak nork emanak diren: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ala haren menpeko entitateek.
2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak 135.000.000 euroan ezarri du enpresa erakunde publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek emandako maileguen gehieneko arrisku bizia. Zenbateko horren %5 6.750.000 euro dira. Sodenak emanak dizkio Sunsundegui SAri 6.400.000 euro egiten dituzten maileguak, eta aurten beste mailegu bat ematea aurreikusten du, 6.000.000 eurorainokoa, halatan gainditurik Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko legean ezarritako muga. Horregatik, Nafarroako Parlamentuaren babesa jaso ondoren, Sodenak Sunsundegiri, eragiketa bakarrean nahiz batzuetan, gehienez ere 6.000.000 euro emanen dizkio.