Hizketan

"Korrikalari batzuek diote planteamendu serio batekin, Dantzaleku Sakanara itzuliko direla"

Maider Betelu Ganboa 2025eko ekainaren 20a

Dantzaleku Sakana atletismo klubak Sakanako korrikalari guztiak bildu nahi ditu, "korrikalarien arteko batasun bat sortzeko", klubeko presidente Adrian Claverren esanetan.

Ekainaren 27an, 18:00etan Altsasuko Gure Etxean bilera irekia deitu dute. "Korrikalariak entzun nahi ditugu, zein behar dituzten jakiteko. Proposamen asko ditugu: modalitate guztietan Sakana mailan lehiatu ahal izatea, talde entrenamenduak egitea, lasterketak antolatzen ditugun kluben arteko sarea osatzea..."