Bidegorria erabilgarri dago

Guaixe 2026ko ekainaren 23a

Txirrindularia bidegorrian.

Txirrindulariak batera eta bestera dabiltza. 

Hilaren 10az geroztik erabilgarri dago Altsasuko herrigunea Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuarekin, Iñigo Aritza ikastolarekin eta Dantzalekuko kirol gunearekin lotzen dituen bidegorria. Bizikletendako bidea aurretik zegoen errepidearen eskuin aldean eraiki da eta bi metro zabalera du. Basamuturreko bidegurutzetik herrirainoko zatia, gainera, Sakanako bizikleta bide sarearen zatia ere bada. 

Altsasuko Udalak 390.002,43 euro bideratu ditu lanak egitera. Obra finantzatzeko Nafarroako Gobernuaren 312.373,72 euroko dirulaguntza jaso du.