Trenbidearen ondoan, Altsasuko Alde Zaharraren parean, sutea piztu zen irailaren 10ean, arratsaldean. Garrek trenbidearen eta herriaren arteko magalean zegoen landaretza eta txabolatxo bat erre zuten. Suhiltzaileen lanak sua gehiago ez zabaltzea lortu zuen. Izan ere, mendebalderago sutarako pilatutako egurrak zeuden, eta gorago etxebizitzak. Sutea Aldegoitia edo Aldautia eta Soldaubide kaleen arteko zatian izan zen eta 90 metroko luzera hartu zuen. Antza petardo batek eragin zuen sutea.