Arkangoa taberna lehiaketa batean finalista

Guaixe

Rafael Arteta Ballarin, Oumaima Ogdi eta Aicha Mogane. ARTXIBOA

Pintxo taberna onenaren mailan da finalista. 

Nafarroako Ostalaritza Sariak banatuko dituzte aurrenekoz aurten. Sariketa Nafarroako ostalaritzaren bilgune izan nahi du. Aldi berean, bere kalitate, nortasuna, berrikuntzarako gaitasuna, tokiko produktuaren aldeko apustua eta gizarteari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren establezimenduei aitortza egin nahi die. 

Sariketak sei maila ditu eta pintxo taberna onena kategorian Altsasuko Arkangoa taberna da finalista. Beste hiru finalistak Iruñeko Motasterio taberna, Baserriberri eta Moka Gastrobarra dira. Rafael Arteta Ballarinek esan duenez, "finalista izate hutsagatik oso pozik gaude". Saria ematerakoan kontuan izanen dituzte gastronomia eskaintzaren kalitatea, eskaintzaren aniztasuna, tokiko produktuaren erabilera, gastronomia nortasuna, zerbitzua, areta, tradizioa eta berrikuntza. 

Sarituak herritarrek emandako botoen bidez aukeratuko dituzte. Horretarako, noticiasdenavarra.com webgunean sartu beharra dago. Maila bakoitzean botoa emateko aukera izanen da. Botoa emateko epea lastailaren 9ko 23:59an despedituko da. Saiak lastailaren 13an banatuko dituzte.