Oroimenerako artea

Guaixe 2016ko api. 28a, 09:23

Igandera arte, 16:30etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean goizez, 14:00ak arte Arbizuko udaletxean ikusgai.

Oroimenez Arbizu taldeak antolatuta Arbizuko udaletxeko batzar gelan arte erakusketa ikusgai dago. 1936Ko gertaerak gogoan izan dituzte sortzaileek euren piezak sortzerakoan. Pintura, eskultura, taila, bideoa, argazkiak eta instalazioak izanen dira erakusketan. Guztiak arbizuarrek egindakoak.

Sortzaileak:
Argiñe Berastegi (bi margolan), Migel Angel Reparaz (margolana), Ino Araña (margolana), Katrin Ginea (margolan bikoitza), Inma Garcia (margolana), Cristina Fernandez (instalazioa), Jose Luis eta Ane Imaz (argazki-muntaia), Ramoni Berastegi (argazki-muntaia), Mila Berastegi (transferra), Juan Ihabar (zura), Ramontxo Flores (zura), Enara Insausti (transferra), Juan Carlos eta Nerea Reparaz (argazki-muntaia), Aitziber Flores, (margolana), Imanol Rayo (bideoa), Miren Ustarroz (eskultura), Pello Lazkoz (eskultura), Mikel Guruziaga (bi eskultura), Juan Unzilla (zura, Pagoa Urzelai (gogoen kutxa), bi lan kolektibo eta Nestor Basterretxearen Enneco eskulturaren errepika.

Erlazionatuak

36a oroituz

Guaixe 2016 api 27 Arbizu