Plazako estalpea egiteko deialdia egin du udalak

Guaixe 2022ko ots. 24a, 18:49

Plazaren zati horretan jarriko dute estalpea. ARTXIBOA

Udaberrian eraikiko da estalpea.

Arbizuko plazan estalpea izanen du aurten, arbizuarrek parte hartze prozesu bidez aukeratu zutena. Behin zein estalpe mota egin nahi den erabakita, Arbizuko Udalak hura eraikitzeko lanen deialdia egin du. Interesa duten enpresek beraien proposamenak martxoaren 1eko 08:00etarako aurkeztu beharko dituzte. Lana hartzen duen enpresak estalpea martxoa eta maiatza artean eraiki beharko du. Lanen truke 123.412,48 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.