Plazako estalpea egiteko lanak eman nahi ditu udalak

Guaixe 2022ko mar. 11a, 11:08
Estalpean eraikiko den tokia. ARTXIBOA

Udan eraikiko da estalpea.

Arbizuarrek parte hartze prozesu bidez aukeratu ondoren, herriak aurten estalpea izanen du. Horretarako, Arbizuko Udalak hura eraikitzeko lanen deialdia egin du. Interesa duten enpresek beraien proposamenak apirilaren 7ko 08:00etarako aurkeztu beharko dituzte. Lana hartzen duen enpresak estalpea garila hasiera eta iraila akabera artean eraiki beharko du. Lanen truke 123.412,48 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.