Zenbait urte itxita egon ondoren, Olatzea landa hotelak agorrilaren 1ean zabalduko ditu ateak atzera ere. Haren jabe den Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, hotela errentan emateko deialdira eskaintza bakarra aurkeztu da eta baldintzak betetzen zituen. Beraz, "agorrilaren 1etik aurrera zabalik izanen da bai hotela, bai terraza zerbitzua, nahi duenarendako". Olatzea landa hotelak 11 logela ditu 1. eta 2. solairuetan banatuta, egongela beheko solairuan, apartamentua eta jangela beheko solairuan (40 lagunendako edukiera), jantokia sotoko solairuan (60 lagunendako edukiera), zereal errota eta turbina erakusteko gunea, eta zerbitzu gela.