Arruazu ez da zabortegia

Guaixe 2020ko eka. 11a, 14:21
Botatako hondakinak.

Sofak eta altzariak bota dituzte. Emausko Trapuketariek jasotzen dituzte tamaina handiko objektuak Sakana guztian.

Inori ez zaio gustatzen bere herria hondakindegi bat ikusita bihurtzea. Horregatik daude haserre arbazuarrak. Bakarren batek etxeko altzariak aldatu bai, baina dagokion tokira eraman beharrean Padreneko soro atarian bota dituelako. Sofak eta hainbat altzari zati dira bota dituztenak. 

Bakarren batek etxean tamaina handiko hondakinen bat baldin badu, esaterako, altzariak, Sakanako Mankomunitatera jo dezake. Ibarreko erakundeak Emausko Trapuketariekin hitzarmena du eta haiek etxez etxeko bilketa egiten dute astean hirutan. Zerbitzua erabili nahi duenak www.sakana-mank.eus web guneko formularioa bete behar du edo 948 464 867 telefonora hots egin dezake. Trapuketariek zer eramatea nahi den zehatz-mehatz jakinarazi behar da.