2017 urt 31 Arbizu
Bere falta sentitzen zutela esateko elkartu ziren larunbatean. “Arbizura etorri zinen. Eta hemen egonen zara betiko, San Juanen, gure bihotzetan, Beriainen magalean”. Ermitaren atzeko aldean, gazteak San Juan ospatzen duten tokian pagoa landatu, aurreskua dantzatu, festetako atorra jarri eta lore eskaintza egin zioten.