Zabaleta txapeldun

Binakako finalak irudi hunkigarriak utzi zituen

Maider Betelu Ganboa 2021ko mai. 10a, 14:55

Zabaleta ikusgarri batek eta Elezkanok merezimendu osoz jantzi zituzten atzo dronez iritsi zitzaizkien Binakako txapel preziatuak. Etxarrengoak kantxan egin zuena aspaldi ikusi gabea zen, eta hamaika laudorio jaso zituen negar malkoei ezin eutsi zegoen Zabaletak. 

Meritua Danelena zela azaldu zuen, berarekin txapela lortu izanak asko pozten zuela azpimarratu zuen eta zendutako senitartekoei eta betikoei eskaini zien txapela.