Hizketan

Jon Gurutzi buruzko hitzaldia

Guaixe Irratia 2019ko maiatzaren 2a

21 euskal preso daude larriki gaixo eta horien artean Jon Gurutz Maiza Artola etxarriarra dago. Haren egoeraren berri emateko eta hura espetxetik ateratzeko eman beharreko pausoak zehazteko hitzaldi-solasaldia antolatu du Sarek gaurko, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Haren inguruko azalpenak eman dizkigu Sareko kide Mikel Mundiñanok.