Hizketan

"Mulierren oso gustura nago; ez dakit izarra naizen, baina bai taldeko zutabeetako bat"

Maider Betelu Ganboa 2020ko abenduaren 29a

Irati Igoa Sesma etxarriarra Mulier taldeko ezinbesteko jokalarietako bat da. Lehenengo Nazionaleko 2A multzoan lehiatzen da Mulier, eta lehendabiziko 5 postuetan sailkatzea da helburua, mailari eusteko. Taldean gustura dagoela azaldu du Iratik, baina, bitartean, ikasten du, palan jokatzen du, pala eta futbol entrenatzailea da… ez da gelditzen.