Aurten Osasuna B taldean ari da Maitane Vilariño futbol jokalari olaztiarra. Lehenengo Nazionaleko 2A multzoan lehiatzen da eta egun sailkapenean 2. postuan dago taldea, Pradejon liderrarekin puntutara berdinduta. Lehen postuan sailkatzea eta estatuko emakumezkoen 2. mailara igotzea, hori litzateke Maitaneren ametsa, eta Osasuna A maila nagusira igotzea.