Ekhi Congil

"Triku Trailek, nahiz eta fama izan, herriko lasterketaren izaera mantentzen du"

Maider Betelu Ganboa 2024ko uzt. 15a, 12:00

Ekhi Congil Mendiola etxarriarra bigarren sailkatu zen Triku Trail motzean, eta "oso gustura eta pozik" dagoela aitortu du.

Etxeko probek "xarma berezia, eta presioa" dutela dio Congilek, eta Triku Trailarendako hitz honak besterik ez ditu. "Ibilbidea ederra da eta antolakuntzak korrikalariak asko zaintzen ditu, izugarri". Atseden hartuta, irailean Tritoiena eta Mendira Joan Etorria ditu jopuntuan.