Nafarroako Duatloi Kros Txapelduna da Mikel Astiz, Altsasuko I. Duatloi Krosa irabazi eta gero. Ia urte bat lasterketetan aritu gabe egon eta gero, lehiaketetan "oso gustura" hasi dela eta datorren erronka martxoaren 6an jokatuko den Basaburuako Duatloia izango dela aipatu du. Altsasuko Zirkuitua berarentzako modukoa zela nabarmendu du, "esplosiboa eta gogorra".