Karpa barazki-gunean jarrita

Guaixe 2015ko eka. 4a, 18:28

Trinitateko festekin batera iritsi zen barazki-gune plazara karpa. Irurtzundarrek aurrekontu parte-hartzaileen bidez hura erostea erabaki zuten. Erabakiak ere kudeaketa herritarren artean adostea ekarri zuen ere eta, horregatik, otsailean eta martxoan hiru batzar egin ziren. Irurtzungo talde eta kolektiboek han jardueraren bat antolatu nahi badute udalarekin harremanetan jarri beharko dute. Karpak 150 metro karratu eta hiru metroko altura du. 35.000 euroko diru saila bideratu zuen udalak erosketarako.