Irurtzungo Udalak eta Nafarroako Gobernuko hitzarmena sinatu dute eta horren bidez heldu dne urtean Irurtzungo saihesbidea eginen da. Trafikoa herri erdigunetik kentzeko Lizarra eta Iturtxoko kaleen bidegurutze ondoan errotonda eginen da. Handik errepidea berria eginen da industrialdearen eta etxeen artean. Bideberri hori Aralar eta Akaborro industrialdearen bidegurutzean bukatuko da. Han ere trafikoa bideratzeko errotonda eginen dute.