Herrigunetik trafikoa kentzeko Lizarra eta Aralar kaleen artean saihesbidea egiteko lanak hasiak dira. Igerilekurako bidegurutzetik industrialdeko bidegurutzera errepide berria eginen da eta bi muturretan errotondak eginen dira. Eraikitzen hasi diren lehen errotonda Aralar kalekoa da, Akaborro industrialdekoa. Horregatik, Arala kalea bi puntutan moztuta dago, Plazaola hotelaren parean eta Aralar kaleko 7. zenbakiaren parean. Aralar kalerako sarbidea bertako bizilagunek izanen dute bakar-bakarrik. Gauza bera gertatzen da Bi Ahizpe kalearen zatiarekin. Eta kamioi aparkalekuarekin.
Etxeberri aldetik Irurtzunera joaten diren ibilgailuek industrialdeko kalea hartu beharko dute eta handik Bi Ahizpe kalea hartu eta San Martin kalera joateko. Irurtzundik Etxeberri alderantz atera nahi dutenek, Machain taberna-jatetxe pareraino joan eta handik industrialdera jo beharko dute.