Muga Zero eta Nafarroa 1512 taldeak Irurtzunen

Guaixe 2022ko uzt. 18a, 10:52
Muga Zero taldea. ARTXIBOA

Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak herriko zenbait gazterekin batera osatutako egitarauaren barruan, besteak beste, kontzertuak izanen dira uztailaren 23an, larunbatean, Barazki Gunean. 

Muga Zero eta Nafarroa 1512 talde sakandarrek eta Harresi taldeak eta DJ Muruk osatzen dute uztailaren 23an, larunbatean, 00:30etik aurrera, Irurtzungo festen barruan egonen diren kontzertuen kartela. Kontzertuak IAGAk, Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak, herriko gazteekin batera festetan antolatu duten Barazki Guneko egitarauaren barruan daude. 

Muga Zero pandemiak eragindako konfinamenduaren ondoren sortu zen, Lakuntzan, eta belaunaldi desberdinetako musikariak biltzen ditu, eta rock egiten du. Punk oi! Nafarroa 1512 talde sakandarrak hamarkada bat baino gehiago darama eszenatokien gainean.