Saihesbideko lanei 2023an berrekinen diote

Guaixe 2022ko abe. 1a, 09:34
Saihesbideko lanak ezkerrean, Lizarra kaletik. ARTXIBOA

Eraikuntza enpresak kontratua bete ez eta gobernuak bere gain hartu ditu falta diren lanak.

Lastailaz geroztik ez dago mugimendurik Irurtzungo saihesbideko lanetan. Construcciones Boreste SA eraikuntza enpresak martxoaren 7an hasi zituen lanak. Baina jabez aldatu eta berriak langileak kaleratu ondoren, saihesbideko lanak geldirik gelditu ziren. Enpresak kontratua bete ez duela ikusita, Nafarroako Gobernuak hura baliogabetuko du. Erabakiari alegazioak aurkez dakizkioke, baina gobernuaren asmoa da falta diren lanak bere gain hartzea. 

Irurtzungo alkate Aitor Larraza Carrerak jakinarazi duenez, ilbeltzean berrekin diezaiekete lanei, baina ez da ziurra". Saihesbidea despeditzeko lanen %10 egitea falta dira; batez ere bi areka-zati, oinezkoentzako pasabideak eta galtzada-harriak amaitzea, argiak eta seinale horizontalak jartzea, lorategiak egokitzea eta ezpondak landareztatzea falta da. Larrazak azaldu duenez, ″zorionez, lanak dauden egoeran egonda ez dute eragozpen handirik sortzen″.