Saihesbideko lanak hilaren akaberarako despedituko dituzte

Guaixe 2023ko mar. 7a, 09:30

Saihesbidea eta Aralar kalearen arteko bidegurutzeko errotonda.

Nafarroako Gobernuak otsailaren 27an berrekin zion obrari.

Gaur urte bat bete da Construcciones Boreste SA eraikuntza enpresako langileek Irurtzungo saihesbideko lanei ekin ziotela. Lanek erritmo egokia izan zuten lastailera arte. Orduan gelditu ziren, lanak despeditzeko %10 falta zela. Enpresa eskuz aldatu zen eta jabe berriak langileak kaleratu eta Irurtzungo lana despeditu gabe utzi zuen.


Espaloia bukatu gabe zebrabide parean.

Nafarroako Gobernuak kontratua baliogabetu zuen eta enpresak alegaziorik aurkeztu ez zuenez, foru administrazioa izan da orain lanei berrekin diena.


Saihesbidearen eta Lizarra kalearen arteko bidegurutzeko errotonda.

Hainbat “txikikeria” falta dira egiteko: batez ere bi areka-zati, oinezkoentzako pasabideak eta galtzada-harriak amaitzea, argiak eta seinale horizontalak jartzea, lorategiak egokitzea eta ezpondak landareztatzea. Aitor Larraza Carrera alkateak azaldu duenez, hilabete inguru iraunen dute lan horiek.