Lizarra kalearen zati bat, oinezkoendako

Guaixe 2023ko uzt. 19a, 11:29

Osasun etxe eta udaletxe pareko zatia oinezkoendako izanen da festetan.

Irurtzungo Udalak festetarako itxi du.

Irurtzungo Udalak Lizarra kaleko zati bat moztu, eta oinezkoendako utzi du. Zehazki, Lizarra eta San Martin kaleen arteko bidegurutzetik Lizarra eta Ugaldeta kaleen arteko bidegurutzera. Festak direla eta, Lizarra kalearen zati hori oinezkoendako izanen da. Hilaren 17ko, asteleheneko, 07:00etan itxi zuten, eta hala izanen da hilaren 24ko, asteleheneko, 14:00ak arte. 

Irurtzungo Udalak ibilgailuendako trafiko murrizketak egitea orain errazago du saihesbidearen lehen zatia egina baitago. Nahiz eta oraindik ere falta den Iruñerako noranzkoan joateko autobiara irteera egitea. Horren faltagatik, oraindik, gaur egun ere herrigunetik kamioiak pasatzen dira.