Sakanako Ibilaldian izena emateko azken egunak dira eta mugimendu handia dago Irurtzungo Iratxo elkartean. Aurten Palestinan lan egiten duen UNRWA Nazio Batuen Erakundeko agentzia lagunduko du Iratxok, izena emate bakoitzeko 2 euro bideratuko ditu bertara. Izena emateak martxa onean doaz, Sakanako Ibilaldiak asko erakartzen duelako. "Sakanako Ibilaldiko hiru ibilbideak ederrak dira. Mendizaleek ez dute aldaketarik nahi, betikoa nahi dute. Izan ere, zoragarria da" argi du Iratxoko Manolo Morenok.