Geaxi Eizagirre

"Txurregin gora haizeak oso gogor jotzen zuen; tarte batean, beldurra sentitu nuen"

Maider Betelu Ganboa 2024ko mai. 10a, 12:00

Geaxi Eizagirre Etxarrik lehenengoz egin zuen Sakanako Ibilaldi Luzea, haizete, ekaitz, kazkabar eta bestelakoei aurre eginez

Abentura Maider ahizpa bikiarekin eta Laura Fernandez lagunarekin hasi zuen, baina ibilbidea berak bakarrik bukatu zuen, Unai Ansorenarekin. Azken aurrekoak izan ziren. "Ez nuen bukatzea espero, baina gorputzak ongi erantzun zuen. Ni ere harrituta nago". Iratxo elkartekoen lana txalotzen du. "Sekulako lana egin zuten, eta mendizaleak uneoro babestu zituzten, ekaitzekin sufritzen ari zirenei denetariko laguntza eskainiz".