Elkarrekin herri erdigunea irudikatzeko deialdia

Guaixe 2025eko azaroaren 27a

Irurtzundarrak Lizarra kalean. ARTXIBOA

Azaroaren 27an, osteguna, Irurtzungo udalak parte hartze jardunaldia antolatu du. 

Irurtzungo Udalak Lizarra kalearen jabetza eskuratu du. Horrek herriaren erdigunean birpentsatzeko eta mugikortasuna nolakoa izan behar duen aztertzeko aukera eman dio udalari. Ariketa hori irurtzundarrekin batera egin nahi du, horregatik parte hartze jardunaldi batera deitu ditu. 

Bilkura horretan udal ordezkariek erdigunearen egungo egoera zein den azalduko dute. Ondoren eremurako hobekuntza proposamenak azalduko dituzte. Irurtzundarrek beraien proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Eta zalantzak argitu eta galderak egiteko tartea ere izanen da. Bilkura Atakondoa eskolako jangelan izanen da azaroaren 27an, ostegunean, 18:00etan.