Irurtzunek aparkaleku berria du

Guaixe 2026ko ekainaren 16a

33 plaza ditu, haietako bat desgaitasuna duten gidariendako da.

San Migel kalean, zinema zegoen orubean, egindako aparkalekua hilaren 5az geroztik dago erabilgarri. Aparkaleku berriak 665,79 m2-ko azalera eta 33 autorendako tokia du. Sarrera San Migel kaletik du. Bakarrik 2,2 metro baino gutxiagoko altura duten ibilgailuak sar daitezke. Artadia kaleko etxebizitzei paraleloa den bide baten aldeetara aparka daitezke autoak. Ateratzeko etxe dorrea eta Gernika plaza banatzen dituen kaletik egiten da. Lanak Lacunza Hermanos enpresak egin ditu 120.659,77 euroren (BEZik gabe) truke. 

Erlazionatuak

Erdigunea birpentsatzera

Alfredo Alvaro Igoa 2025 urr 28 Irurtzun