Nafarroako Gobernuak baimena eman du Izurdiagatik A-15 autopistara sartzeko errei berria egiteko lanak kontratatzeko. Lizitazio aurrekontua 1.616.451,14 eurokoa da. Errei berria Iruñerako noranzkoan eginen da eta horrek autopistarako irteera zuzena emanen die Izurdiaga, Errotz, Urritzola eta Irurtzungo biztanleei. Nafarroako Gobernuak eta Autopista de Navarra SAk apirilaren 11n hitzarmen bat sinatu ondoren, lan hori egiteko izapideak aurrera doaz.