Autobiarako sarbideko lanak emateko deialdia egin du gobernuak

Guaixe 2024ko abenduaren 20a

Autobirako sarbidea irudikatzen duen mapa. NAFARROAKO GOBERNUA

Behin eginda, Izurdiaga, Errotz, Urritzola eta Irurtzungo biztanleek autobiara irteera zuzena izanen dute.

Nafarroako Gobernuak Izurdiagatik A-15 autopistara sartzeko errei berria egiteko lanak emateko deialdia egin du. Lanak 1.347.042,62 euroko (BEZ barne) aurrekontua du. Deialdian parte hartzeko interesa duen enpresak bere eskabidea ilbeltzaren 28ko 23:59ra arte aurkezteko aukera du. Obra bere gain hartzen duen enpresak lana egiteko lau hilabete izanen ditu.