“Lan hau egitea proposatu zidatenean eraikin karratu eta mastodontikoa zela iruditu zitzaidan, oso zurruna, harria ere beltza du, horregatik, kolorearekin bizitasuna emanen niola iruditu zitzaidan” zioen egileak. Kolore asko sartu ditu eraikin osoan zehar, kolore oso biziak. Muralen gaiek esanahi ezberdinak eta anitzak dauzkate, batez ere alde eta paretetan banatzen dira muralak. Sarreran, euskal kultura ageri da, dantzari bat eta albokari baten presentzia ikus daitezke. Parkeari begira dagoen aldean berriz, gitarra-jolea eta neskato bat txori batzuekin ikusi daitezke eta estilo errealista eta abstraktua erabili ditu Uribe-Etxeberriak mural horretan. Beste bi aldeak ezberdinagoak dira, batetik parkeari begira dagoen pareta dago, fantasia marrazki bat irudikatzen duena, oso alaia. Eta azkenik, eskolara begira dagoen horretan mitologiarekin jolastu egiten du, elementu ezberdinak daude bertan, Mari jainkosa edota basajaun baten irudia. “Mural hauen bitartez ingurua pixka bat apurtzen saiatu naiz” adierazi zuen muralgileak.