"Herririk ez legoke pertsonarik ez balego, eta badaude dizdira berezia duten pertsonak. Hurbilak. Isilean jarduten direnak. Herria batzen dutenak. Bere nortasuna galdu gabe, herri nortasuna eraikitzen laguntzen dutenak. Egon gabe ere presente daudenak". Mezu honekin aurkeztu zuen Lakuntzako festa batzordeak urriaren 27tik 29ra, ostiraletik igandera, antolatu duten egitaraua: "Lakuntza, elkartasun, elkarlan eta auzolanaren herria izaten jarraitzeko, inoiz baino gehiago... Herritik tira!". Guztien artean "herritik herrirako" asteburua antolatu dute.
Asteburuan antolatu dituzten ekimenetan lanen bat egin nahi duten lakuntzarrek izena eman dezakete ere.
Festak iraun bitartean, urriaren 27ko 1:00etatik urriaren 29ko 23:00etara, herri gunea trafikoari itxita egonen da, eta autobusak Sakanako Mankomunitateko egoitzaren parean geldituko dira.
Urriaren 28an, larunbata, Jaibus zerbitzua izanen da.
Lakuntzako Herritik tira egitaraua
Urriak 27 ostirala
18:00 Herritik tira: hasiera, Zarata txaranga, Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa, udaletxean.
19:00 Ilunabarra dantza ikuskizuna, plazan.
20:00 Auzatea, plazan.
20:00 - 23:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan.
20:30 Zezensuzkoa.
22:30 Kontzertuak: Ostikoka, Bulkada punk oi! eta Hilketa punk oi! taldeak, Biltokik antolatuta, Biltokin.
Urriak 28 larunbata
11:30 Mintzapraktika, plazan eta udaletxean.
13:00 Playback txapelketa, plazan.
14:30 Herritik tira: Belaunaldi arteko sokatira txapelketa.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak, plazan.
20:30 Zezensuzkoa.
21:00 Kontzertuak: Cliford, Muga Zero eta La Excavadora, plazan.
Urriak 29 igandea
12:00 Etxarri Aranazko Abesbatzaren kontzertua, elizan.
13:30 Auzatea.
18:00 Futbolariak eta printzesak antzezlanaren emanaldia, kultur etxean.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Zezensuzkoa.