Unai Navarro Aristorena kontzejuko presidenteak azaldu duenez, medikuarena zen etxeko lehen solairuan bi apartamentu egiteko ideiarekin segitzen dute. Bargagain gaineko solairu guztia auzolanean hustu ondoren, han 60 metro karratuko bi apartamentu eraikitzeko dirulaguntzaren zain jarraitzen du kontzejuak. Hura lortu eta kisusgileek, iturginek eta elektrikariek beraien lana despeditu ondoren, apartamentuak jantzi egin beharko lirateke. Navarrok azaldu duenez, Ergoienako Udalak emandako 60.000 euroak apartamentuetako altzariak erosteko erabiliko dituzte. Kontzejuak bi etxebizitzak alokatzeko asmoa du.