Hondakinen inguruko zalantzak argitzeko Zer Non aplikazioa

Guaixe 2014ko otsailaren 6a

Ibarreko erkundeko buruek atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenez, hondakin bilketa sistema berria martxan jarri zenean, hasieran zalantza zuten sakandarren dei asko jaso zituzten Mank-en. Baina horiek gero eta gutxiago dira. Herritarren zalantzak errazago argitzeko Mank-ek Android plataformako adimendun telefonoendako aplikazio bat martxan jarri du: Zer non. Azarotik dago martxan. Eta 24 orduz dei daitekeen telefonoa dago ere: 900 730 450.

Hondakinen hiztegi osoa jarri dute kontsultatzeko. Euskarri hori herritarrek Mank-i intzidentzien berri emateko ere erabil dezakete, “guk lehenbailehen intzidentzia horiek zuzendu edo bideratzeko”, esan zuen Karasatorrek.