Mank-en erronketako bat da auzo-konposta Irurtzunera eta Altsasura zabaltzea

Guaixe 2014ko ots. 6a, 19:54

Gaur egun Sakanan 184 metro kubiko auzo konpostagailu daude. Horietaz aparte, etxeko konpostagailuek 104 metro kubiko osatzen dituzte. Auzo konpostari jarraipen berezi bat egiten ari dira gaur egun Mank-eko langileak, “behar duela uste dugu”.

Lakuntzan plastiko birziklatuz egindako auzo-konpostagailu berri bat probatzen ari da Mank eta horren emaitza baloratu ondoren, auzo konposta Irurtzunera eta Altsasura zabaltzeko asmoa du Mank-ek, orain arteko egurrezko konpostagailuekin edo plaztikozko berriarekin.

Familia kopurua konpostean
Herria     Auto   Auzo   Guztira
Arakil        317    146     463
Irurtzun      45       0       45
Irañeta       65      21       86
Uharte A.  108    149     257
Arruazu      28      32       60
Lakuntza   187    200     387
Arbizu       169    159     328
Etxarri A.   243   652     895
Bakaiku     102     28     130
Iturmendi    66     87     153
Urdiain      103     93     196
Altsasu       57       0       57
Olatzagutia 124  439     563
Ziordia        28   185      213
Guztira   1.598    2.409    4.109   

Gune berde finkoa
Mank-ek Etxarri Aranatzen gune berde finko bat jartzeko proba pilotua eginen du. Horretarako Ecogras enpresaren lankidetza izanen du ibarreko erakundeak. Etxola bat jarriko da Etxarrin eta han atez ateko bilketan jasotzen ez diren beste hondakinak jasotzeko aukera izanen da.