Defentsak herriko tabernen epaia bertan behera uzteko eskatu du

Guaixe 2015ko mai. 20a, 10:05

Joan den udan Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen sumarioan auzipetutako 34 euskal herritarretatik 20 zigortu zituen, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatuta. Juan Kruz Aldasorori hiru urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazio zigorra jaso zuen eta Jaione Intxaurragari urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra eta 4 urteko inhabilitazioa ezarri zioten.

Zigor horien kontrako helegiteak aztertzeko saioa egin zuten atzo. Defentsak epaitegiari 20 pertsonen kontrako ebazpena bertan behera uzteko eskatu zion. Aldi berean, 103 herriko tabernen abokatuek haiek bahitzeko agindua bertan behera uzteko eskatu zuten. Itxi zituzten elkarteen artean dago Altsasuko Herria Eginez elkartea. Fiskala eta Terrorismoaren Biktimen Elkartea eta Dignidad y Justicia akusazioak, berriz, kontra agertu ziren.

Erlazionatuak