Eskola txikien jardunaldia

Guaixe 2016ko mar. 2a, 12:32
El Martinet eskolako ikasleak. Dokumentala ikastetxe hari buruzkoa da.

Bihar, 17:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean

Alfredo Hoyuelos ihabardarrak, Marc Bonasekin batera, Ripolleteko (Bartzelona) El Martinet eskola publikoari buruzko dokumentala egin zuen: Berdea, Gozoa, Jazza, El Martineti buruzko hiru begirada. Hoyuelos bera eta El Martineteko eskolako ordezkari bat izanen dira ostegunean Etxarri Aranatzen, Sakanako eskola txikiek antolatutako jardunaldian . Dokumentala proiektatzearekin batera ibarreko eskolek Dumas proiektua aurkeztuko dute eta galde erantzunetarako tartea izanen da.