Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko 29/2018 Foru Legeak ezartzen duen prozedurari jarraikiz, Otsaportilloko lezea Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratu zuen Nafarroako Gobernuak hilaren1ean. Tramitazioa bukatzean behin-betiko lege-babesa izanen du Otsapartilloko lezeak. Lege horren bidez, Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren Tokiak babestu, kontserbatu, seinaleztatu eta hedatzeko lana eginen du.
1936ko estatu-kolpearen ondoren kolpistek, gutxienez, 14 gizonezko hil zituzten. Haietako 11ren gorpuzkiak berreskuratu dira eta zazpi DNA proben bidez identifikatu dituzte. Lezearen gainean Jose Ramon Andaren eskultura jarri zuten, hainbatetan erasotua izan dena.