Nafarroa Berriz Altxak Iruñera joateko deia egin du

Guaixe 2021ko eka. 18a, 12:59
Bakaikutik manifestazioan parte hartzeko gonbidapena egiten. @BAKAIKU_INFO

Larunbatean, 18:00etan, Antoniutti parketik 'Altxa Nafarroa! Subiranotasuna askatasuna' da lelopean manifestazioa abiatuko da.

1521eko herri altxamenduen eta Noaingo eta Amaiurko guduen 500. urtemuga kontuan hartuta hartuta, Nafarroa Berriz Altxa ekimeneko kideek aldarrikatu dute Nafarroak "burujabetza berreskuratzeko beharra" duela, "erabakiak bertan hartu ahal izateko". Horregatik, bihar Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Antolatzaileek gaztigatu dutenez, 17:30etik Dj Reimy musika jartzen egonen da Antoniuttin, baita manifestazioan zehar. Material salmenta postuak ere egonen dira. Manifestariak aipatu parkearen eta Foru plazaren arteko ibilbidea eginen dut