Arakilgo Udalak Bertako barietateak, bioaniztasun haziak proiektuaren barruan, zaintza talde bat sortu zen. Haren egitekoa da Arakilgo barazki barietateen ugaltzeaz eta zaintzaz arduratzen dira. Sareko kideak Ihabarko kontzeju etxean elkartu ziren maiatzaren 7an. Orduan udaberrian landatzeko haziak jaso zituzten. Uzta bilduta, sarekideak atzera ere Ihabarren elkartuko dira, Gure Kabiya elkartean. Etzi izanen da bilera eta zaintza taldeko kideek jasotako uztaren zatia eramanen dute, haziak.
Aurtengo haziak kontserbatzeko haien garbiketan, sailkatzean eta gordetzean arituko dira Ihabarren ostegunean. Horretarako, Sakanako Agroekologia Eskolaren bidez kontserbazio egokirako oinarrizko kontzeptuak jasoko dituzte lehenik. Eta lana despeditzean neguko landare barietateen hazia banatuko dute. Osteguneko topaketan parte hartzeko izena emateko epea gaur despeditzen da. Horretarako 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetara hots egin edo arakilkultura@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar da.