Atletismoa

"Altsasuko Krosa sekulako ikuskizuna izanen da"

Maider Betelu Ganboa 2022ko urt. 14a, 12:30

Israel Arbizu Alberto korrikalari etxarriarrak 2021 urtea Altsasuko San Silvestreko txapela janzten despeditu zuen, eta urte berria igandean jokatuko duen Altsasuko krosean lan ona eginez hasi nahiko luke.

Israel Arbizu Altsasuko Krosean aritzeko oso motibatuta dago. "Altsasuko Krosak sekulako saria du: Espainiako Txapelketara sailkatzea. Nafarroako korrikalari onenak etorriko dira, eta sakandarrak Dantzalekura etortzea animatzen ditut, sekulako ikuskizuna izango delako" nabarmendu du.