Elizak ondasunak bere izenean erregistratzea

Immatrikulatulazioen erdia 2004an egin zuen Elizak

Guaixe 2022ko ots. 3a, 13:48

Elizako atea zabalik eta giltzak jarrita.

Ibarreko 102 ondasun jarri ditu bere izenean Eliza katolikoak, besteak beste, 32 ermita, 28 eliza eta 10 parrokia etxe. Immatrikulazioen %81,37 hiri finkak dira eta gainontzeko %18,62 landa finkak. Ondasun gehien Arakilen jarri ditu bere izenean. Lizarragabengoa eta Dorrao ez dira zerrendan ageri.

Nafarroako Parlamentuak foru exekutiboari eskatu zion 1900 urtetik 2021era Eliza katolikoak Nafarroan immatrikulatu dituen ondasunen zerrenda osatzeko. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua arduratu zen agindua betetzeaz. Horretarako, jabetza erregistroetara jo zuten eta immatrikulazioen eta ondasunen salerosketa operazioen berri jaso zuten. Guztira 2.952 ohar soil bildu zituen departamentuak. Bildutako dokumentazioa Eduardo Santos Itoiz kontseilariak Parlamentuko presidente Unai Hualde Iglesiasen esku utzi zuen azaroaren 23an. Egun hartan Hualdek jakinarazi zuen informazioa Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioen esku utziko zuela, hark udalei jakinarazteko. 

Dokumentazioa eman eta gero Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian Santosek herrialdeko  datu orokorren berri eman zuen. Eta horrela jakin zen Eliza katolikoak Sakanan, guztira, 102 ondasun immatrikulatu zituela, Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformak 2008an zenbatu zituenak baino 36 gehiago, eta Espainiako Gobernuak 2021ean zerrendatutakoak baino 43 gehiago. 

Xehetasunak 
Nafarroan immatrikulatutako ondasunen %3,45 Sakanan dago. Baina ibarrak dituen 29 herrietatik bi besterik ez daude zerrendatik kanpo: Lizarragabengoa eta Dorrao. Bietan erlijio erabilerako eraikinak kontzejuaren izenean daude. Lizarragabengoaren kasuan eliza, eta Dorraoren kasuan eliza, San Joan Ermita, San Pedro ermita eta Santo Tomas ermita. Zerrendan ageri ez diren beste ermita batzuk dira: Irañetako San Gregorio, Etxarri Aranazko San Adrian eta Andra Mari, Bakaikuk eta Iturmendik partekatzen duten Santa Marina eta Altsasuko Erkuden eta San Joan ermitak. Bestalde, aurretik argitaratutako zerrendatakoa berretsiz, Urdiainek eta Altsasuk partekatzen duten San Pedro ermita (herri bakoitzak ate bat du) Urdiaingo parrokiaren izenean immatrikulatuta dago. 

Sakanako 27 herritan jarri ditu Elizak ondasunak bere izenean. Ehunekoei erreparatura, kopururik handiena Arakilen dago, %28,43 (29 ondasun). Bi zifrako kopurua duen beste udalerria Uharte Arakil da: %11,76 (12). Gainontzeko udalerrietan zifrak askoz ere txikiagoak dira. Horien ondoren immatrikulazio gehien dituzten udalerriak honakoak dira: Ergoiena %7,84 (8), Etxarri Aranatz %6,86 (7), Irañeta, Altsasu eta Olatzagutia %5,88 (6) eta Arbizu eta Iturmendi %4,9 (5). Gainontzeko udalerrietan 4 immatrikulazio edo gutxiago daude. Zerrenda berrian Lizarragako eliza bitan agertzen da. 

Noiz eta nola
Nafarroako Gobernuak 121 urteko tartea hartu du. Jabetza erregistroetan jasotako datuen arabera, Sakanako 102 ondasunak zortzi urtetan immatrikulatu zituen Elizak. Espainiako Gobernuak 1998an onartutako 1946 urteko Hipoteka Legearen erreforma, eta horrek immatrikulazioetan eragina izan zuen. Ibarreko ondasunen %49,02 (50) 2004ko San Joan egunaren inguruan erregistratu zituen bere izenean Elizak; zehazki, 2004ko garagarrilaren 22, 23, 24, 25, 28 eta 29an. Gehien bat elizak eta ermitak jarri zituen bere izenean orduan. Jabetza erregistroan mugimendua handia izan zen 1980ko ilbeltzean, otsailean, agorrilean eta lastailean. Urte hartan Elizak immatrikulazioen %27,45 (28) egin zituen. 1979ko azaroan eta abenduan Elizak bere izenean ondasunen %7,84 (8) jarri zituen. Gainontzeko bost urteetan jarduna txikiagoa da: 2000an %4,9 (5), 1981ean eta 2007an %3,92 (launa), 1903an %1,96 (2) eta 1988an (1). 

Elizak ibarrean bere izenean jarritako 102 ondasunak Iruñeko zortzigarren jabetza erregistroan immatrikulatu zituen. Haietatik 83 (%81,37) hiri finkak dira eta gainontzeko 19ak (%18,62) landa finkak. Haiek eskuratzeko lau modu izan ditu Elizak. Baina erabiliena eskuratze preskripzioa izan da. Hau da, ondasun bat (eliza, ermita…) berezkoa balitz bezala edukiz gero, jabearen kontzeptuan, denboraldi jakin batez, eta legezko betekizun batzuk betez, pertsona ondasunaren jabe bihurtuko da.

Modu horren bidez immatrikulatu ditu Elizak Sakanan ondasunen %97,06 (99). Beste hiru ondasunak salerosketa, permuta edo obra berritik bereiztean eskuratu ditu. Iruñea eta Tuterako artzapezpikutzak ondasunen titularra elizbarrutia egin du %4,9an (bost ondasun). Gainontzeko %95,1n (97 ondasun) elizbarrutiaren bidez herrietako parrokien izenean jarri ditu ondasunak. 

Hamahiru motatakoak dira Elizak bere izenean jarritako ondasunak. Ugarienak ermitak dira %31,37 (32), eta ondoren daude elizak %27,45 (28), parrokia etxeak %9,8 (10), orubeak %7,84 (8) eta baratzak %6,86 (7). Immatrikulatuen artean launa soro eta larre daude (%3,92 bakoitza), hiru etxebizitza Uharte Arakilen, bi Zamartzen eta bat herrian (%2,94) eta bi parrokia zentro Errotzen eta Altsasun (%1,96). Gainera, Elizaren izenean jarrita daude: Errozko hilerri zaharra, Olatzagutiko parrokia zinema, eraikuntza eta eraiki gabeko lur saila Altsasun eta Ihabarko Garriz dermioan harizti bat (%0,98). 

Elizak Sakanan immatrikulatu dituenak
Herria Zer Noiz Jabea
Aizkorbe Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Urritzola Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Errotz Parrokia etxea 1979/11/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Parrokia zentroa 1979/11/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Hilerri zaharra 1979/11/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza 1979/11/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Izurdiaga Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
  Orubea 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Irurtzun Ermita 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
Etxeberri Soroa 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Larrea 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Egiarreta Parrokia etxea 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Larrea 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Etxarren Orubea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Ekai Parrokia etxea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Lorenzo ermita 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza eta zuhaiztia 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Zuhatzu Eliza 2004/06/24 Elizbarrutia parrokiarendako
Satrustegi Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Hiriberri Arakil Parrokia etxea 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/23 Elizbarrutia parrokiarendako
Ihabar Hariztia 1979/12/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/24 Elizbarrutia parrokiarendako
Irañeta Parrokia etxea 1979/12/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza 1979/12/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Baratza 1979/12/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Pedro ermita 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Migel ermita 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
Uharte Arakil Aralarko santutegia, eraikinak eta lur sailak 1980/10/23 Elizbarrutia parrokiarendako
  Parrokia etxea 1981/01/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Etxebizitza (koadjutorearena) 1981/01/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Orubea 1981/01/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 1981/01/12 Elizbarrutia parrokiarendako
  Zamartzeko ermita 2004/06/28 Elizbarrutia
  Etxebizitza 2004/06/28 Elizbarrutia
  Etxebizitza 2004/06/28 Elizbarrutia
  Santa Luzia ermita 2007/09/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Bartolome ermita 2007/09/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Bizente ermita 2007/09/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Donato ermita 2007/09/20 Elizbarrutia parrokiarendako
Arruazu Eliza 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Pedro ermita 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
Lakuntza Parrokia etxea 1980/08/18 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Sebastian ermita 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Anton ermita 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
Arbizu Parrokia etxea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Orubea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Orubea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Joan ermita 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
Unanu Eliza 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Andres ermita 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
Lizarraga Eliza 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Migel ermita 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Martin ermita 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Donato ermita 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Adrian ermita 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/22 Elizbarrutia parrokiarendako
Etxarri Aranatz Baratza 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Soroa 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Soroa 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Gregorio ermita 1980/02/07 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
  Kontzezio ermita 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Grerorio ondoko saila 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
Bakaiku Eliza 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
  Santiago ermita 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Benito ermita 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
Iturmendi Orubea 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
  Aritzaga ermita 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
  Pilare ermita 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Pedro ermita 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
Urdiain Aitziber ermita 2000/10/31 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Pedro ermita 2000/10/31 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Juan ermita 2000/10/31 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
Altsasu Soroa 1903/07/23 Elizbarrutia
  Parrokia etxea 1980/01/16 Elizbarrutia parrokiarendako
  Parrokia zentroa 1988/09/22 Elizbarrutia parrokiarendako
  Otadiako kristo deuna ermita 2000/02/09 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/25 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eraikuntzadun lur saila 1903/07/23 Elizbarrutia
Olatzagutia Larrea 1980/08/18 Elizbarrutia parrokiarendako
  Parrokia etxea 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Parrokia zinema 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  Orubea 1980/08/20 Elizbarrutia parrokiarendako
  San Sebastian ermita 2000/02/09 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/29 Elizbarrutia parrokiarendako
Ziordia Larrea 1980/08/18 Elizbarrutia parrokiarendako
  Eliza 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako
  Mirari ermita 2004/06/28 Elizbarrutia parrokiarendako