Mugikortasuna aztertzeko foro irekia

Guaixe 2022ko ots. 2a, 19:05

Bidaiaria trenera igotzen. ARTXIBOA

Bihar, 09:00etatik 13:00etara mugaz gaindiko hirugarren foroa eginen da Zoom bidez. 

Bertan izeneko Europako proiektuaren helburua da "mugaz gaindiko landa guneetako eskualdeen zahartze aktibo eta osasungarri baterako soluzio berritzaileen diseinu eta inplementazioa". Proiektuaren ardura dute Iparraldeko CIASek, Centre Intercommunal d´Action Sociale Pays Basque, Euskadiko Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibak, Sakanako Garapen Agentziak (SGA) eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (ibarreko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen izenean). Lau lan arlo ditu proiektuak eta horien artean dago garraio egokituko egitasmo pilotua garatzea. Horren bultzatzaile da Sakana. 

Horren barruan, bihar, 09:00etatik 13:00etara mugaz gaindiko hirugarren foroa eginen da. Bertan parte hartzen dutenek honako galderari erantzuten saiatuko dira: Nola hobetu dezakegu landa eremuetako mugikortasuna? Gaian interesa duen guztiak parte hartu dezake. Zoom bidezko bilera izanen da.