Iparraldeko eta Euskadiko eragileekin batera, Sakanako Garapen Agentzia eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak (ibarreko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen izenean), Bertan proiektua garatzen ari da. Eta Europako Batasunaren dirulaguntza du. Lau ardatz ditu proiektuak eta horietako bat mugikortasunarena da. Proiektuaren lanketaren barruan ostiralean Nola hobetu dezakegu landa eremuetako mugikortasuna? foroa antolatu dute. Jardunaldiak hainbat adituk mugikortasunaren inguruko joerak, ikuspegiak eta dauden proposamenak azalduko dituzte.
Foroan interesa duenak aldez aurretik izena eman beharko du. Izena emanda foroan parte hartzeko esteka edo lotura e-postaz jasoko du. Foroa euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz izanen da, eta aldi bereko itzulpena izanen du.
Egitaraua
- 09:00-09:05 Eguneko ordena eta azalpenak.
- 09:05-09:15 Ongi etorria: Luis Campos, Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari nagusia.
- 09:15-09:30 Bertan proiektuaren nondik norakoak eta orain arte egindakoak.
- 09:30-09:45 Nafarroako Unibertsitate Publikoa: mugikortasunaren geroa nola dator? Gonzalo Reguera eta Andoni Iso.
- 09:45-10:00 Sakanako mugikortasun diagnosia, Ander Irazusta.
- 10:00-10:15 RailCoop, Leo Clavurier.
- 10:15-10:30 Euroeskualdea, Peio Barrenetxea.
- 10:30-10:45 Unibertsitat Jaume I, Xavier Gines.
- 10:45-11:00 Bizikletarako hirien sarea, Ruth Lamas.
- 11:00-11:15 Mugikortasun sindikatua Euskal Herria-Adour, Priscilla Ludovico.
- 11:15-11:30 KudeaGo. Patxi Miranda.
- 11:30-11:45 Ibilkari, Iker Maguregi.
- 11:45-12:00 Karkarcar.coop Jorge Arias.
- 12:00-12:30 Galderetarako tartea.