Mikel Arregi Marin guardia civil baten tiroz hil zen duela 44 urte. Etxarri Aranatzen izandako gertaera hura gogoratzeko oroigarria jarrita dago garai batean kuartela zegoen lurrean. Eta hantxe elkartu ziren hainbat herritar Arregi gogoratzeko. Nafarroako Gobernuak biktima gisa aitortzeko dokumentazioa aurkeztua dagoela, eta ebazpena heldu den urterako espero dutela jakinarazi zuten Mikel Arregi gogoan plataformako kideek. Ekitaldia lore eskaintzarekin despeditu zen.