Irurtzungo saihesbidea egin ondoren, Nafarroako Gobernuak konpromisoa zuen Izurdiagako saihesbidetik Nafarroako Autopistara (AP-15) sarbide bat egiteko Iruñeko noranzkoan. Horretarako errei berri bat eginen dute. Behin behineko trazadura 2023ko martxoaren 29an onartu zuen Lurralde Kohesiorako kontseilariak, eta behin betikoa 2023ko abenduaren 5ean.
Nafarroako Gobernuak lan hori egiteko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du orain. Proiektuak dauden ondasun horiek nahitaez desjabetuko ditu foru administrazioak. Horrela, lanak lehenbailehen eginen dira. Gobernuak ondasun horiengatik 47.980,18 euro ordainduko ditu.