Nafarroako herri kirolariek, tartean Iñigo Aritza eta Andra Mari talde sakandarrek, lehia polita izan zuten proba konbinatuetan eta sokatiran. Burunda pilotalekua bete egin zen. Txapelketako laugarren jardunaldia Elizondok hartuko du, martxoaren 17an, eta final handia Etxarri Aranatzen jokatuko da, martxoaren 24an.