Jon Lagos

"Aurten haurren mailako taldea atera dugu Iñigo Aritzan, eta pozik gaude"

Maider Betelu Ganboa 2024ko ots. 23a, 13:00

XXXVII. Nafarroako Herri Kirol Jokoetan Iñigo Aritzako hiru taldek parte hartu dutela azaldu du Jon Lagosek

Herri kirol konbinatuetan kimuen eta haurren mailetan talde bana, eta kadeteetan sokatira taldea aurkeztu ditu Iñigo Aritza ikastolak. "Polita da ikasleekin txapelketan kanpora ateratzea, beste harreman batzuk sortzen direlako. Horrek asko ematen du" dio Iñigo Aritzako soin heziketa irakasle Jon Lagosek.